Bodaramusik nahi?

Guaixe 2012ko azaroaren 7a

Bai, Bodaramus irakurri duzu. Laburdura bat da botxa, dama, ramy 71 eta mus jokoen hasierako silabekin osatua. Jatorri ez berdineko jokoak bat eginda. Baina Bodaramus gehiago ere bada, txapelketa bat hain zuzen. Lau joko horiek hartzen dituen txapelketa hain zuzen ere. Txapelketa azaroaren 24an jokatuko da Iratxo elkartean. Eta hartan parte hartu nahi duenak bikotearekin egin beharko du, jatorri ezberdinetakoak biak ere. Irabazleendako sari berezia iragarri dute. Izan ere, txapelketa herritarrak eta irurtzundar berriak elkar ezagutzeko antolatu dute Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuak eta Irurtzun aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Iratxo elkartearen laguntzarekin. Antolatutako txapelketa pasa den urteko mus-ramy lehiaketaren segida da. Ramy 71 Marokon jolasten den karta jokoa da. Izen emateaGerta liteke jolasetakoren bat ez ezagutzea. Bada, hura ikasteko ikastaroa prestatu dute ere. Hilaren 16an eta 23an izanen da, 17:00etatik 20:00etara. Guztia behar bezala antolatzeko, ordea, izena eman behar da. immigrazioa@sakana-mank.com helbidera idatzi edo 648 070 710 (Bego) telefonora hots egin behar da asteartea baino lehen.