24 postu artisau azokan

Guaixe 2012ko azaroaren 8a

Atzo hasi ziren San Martinen omenezko ospakizunak Irurtzunen. Jubilatuek antzezlan batekin gozatzeko aukera izan zuten. Igandera arte luzatuko da eta hain zuzen azken egun horretan jendeatza frontoira erakarriko duen artisau azoka eginen da. ArtisauakEhoziri taldea (Irurtzun); Maria Esparza, bitxigintza (Izurdiaga); Iker Alegre, larrua (Irurtzun); Fina eta Francisco, espartzua (Irurtzun), Jose Antonio Rekalde, egur taila (Irurtzun); Javier Azkona, egur taila (Jaitz); Izaskun Robledo, arropa eta txontxongiloak (Saldise); Ana Alonso Rekalde, poltsoak (Aizkorbe); Maria Hernandez, zumea (Ibero); Eva Mena, Ihabar (Ukenduak); Marta San Migel, baserritar popinak eta bitxigintza (Donostia); Edurne Gomez, irulea eta tindatzea (Irunberri); Mikel Amillano, harria eta burnia (Iruña); Iñigo Martiartu, harria (Iruña); Gorritiko gazta (Gorriti); Juan Carlos Esain, landare eta loreak (Tafalla); Galburu, ogia (Lekunberri); Marino, eztia eta garrapiñatuak (Iruña); Mañeko, gozogintza (Mallabia); Maria Mitxelena, taloak (Etxalar); Jose Ruiz de Egino Arrizabalaga, ilea biltzeko orratzak (Araia); Sanau, Senegalgo artisautza (Irurtzun, Senegal); Raquel Etxeberria, kakorratz artisautza (Zizur Nagusia) eta Daniel, jostailuak eta malabare jolasak (Iruña).  Azaroak 9, ostirala19:00etan Irurtzungo eta Arakilgo ondare ez-materialaren bildumaren aurkezpena. Atakondoa eskolako jangelan. 23:00etan Kontzertua: Di-da, Pikuxar euskal txokoan.Azaroak 10, larunbata14:30ean Bazkaria, Pikuxarren. Ondoren triki-poteoa.17:30ean Rum rum rock, haurrendako dantzaldia. 18:30ean Gozogintza txapelketa eta dastatzea, Erga Larreak elkartean. 18:00etarako aurkeztu.20:00etan Urbalia Rurana folk taldearen kontzertua, kultur etxean. 22:00etatik aurrera Larrazpitek 5.0. Larrazpi gazte elkartean. 00:00etan Etxeko DJ, Pikuxarren.Azaroak 11, igandea10:30etik 14:30era Artisau azoka eta mikologia erakusketa. 11:30ean Erraldoi eta buruhandien konpartsa. 12:00etan Meza. 14:00etan Jubilatuen bazkaria. 16:30ean Mus txapelketa, Iratxo elkartean. 16:00ak arte izen ematea zabalik. 17:00etatik 20:30era Dantzaldia Rubi Berriak taldearekin. 18:00etan Haurrendako txokolate jana. 20:30ean Zezensuzkoa.