Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udazkeneko hitzorduari kale egin gabe hemen da Folk Ametsetan zikloa. Urtetik urtera folk musika estiloaren ikuspegi eta eskaintza zabal bat ekartzen duena Irurtzunera. Bertako doinuekin batera munduko beste doinuak entzun eta ezagutzeko parada ezin hobea. Zikloa abiatzeko Urbalia Rurana laukotea etorriko da Irurtzunera. Carles Gilek (akordeoia eta mandolina), Xampo Llobatek (dultzaina eta flauta), Josep Sebastiàk (dultzaina, flauta eta tarota) eta Toni Torregrossak (bouzouki, gitarra, gitarroia eta ahotsa) osatzen dute taldea, 1.990ean sortua Valentziako musika tradizionalean, kantetan eta dantzetan oinarritzen dira haien sorkuntza lanetan. Beti ere, beste toki batzuetako eraginak baztertu gabe. Oinarri akustikoa eta ahots lanketa handia ekarriko dituzte Mediterraneo aldetik. Eskarmentu handia pilatu du laukoteak. Herrialde katalanetan itzala lortzeaz gain, atzerrian ere makina bat kontzertu eskaini dituzte. Taldeak 5 disko argitaratuak ditu: A la banda de migjorn (1992), Rom i cafè (1994), Folk nou (1997), Sarau mediterrani (1999) eta Territoris amables/Teritòri amàbil (2002)