Larrazpitek, techno eta electro-technoaren zaleen dako

Guaixe 2012ko azaroaren 9a

Bigarren urtez jarraian Larrazpi gazte elkartea, udalaren laguntzaz, techno-festa antolatu du San Martin festetan. Aurtengo edizioa aldaketekin dator. 6 dj besterik ez dira ariko. Kopurua murriztu egin dute, horrela dj-ak saio luzeagoa eta pertsonalagoa egiteko aukera izanen du. Gainera, Sakanan dj maila ederra dagoenez ibarreko 2 disko-jartzaile ariko dira: Irurtzungo Gordon eta Altsasuko Txen. Musika elektronikoaren zaleek Unai Koxek, Nitrok, Brujok eta Oskatxok jarritako doinuen erritmora dantzatzeko aukera izanen dute. Larrazpitek, Sakanako techno eszenan tokia egin duen hitzordua.