Artisauak San Martinak ixteko

Guaixe 2012ko azaroaren 13a

Bi Aizpe pilotalekua 24 artisauen eta haien eskaintzaren biltoki izan ziren igandean. Artisauekin postuekin batera txikienendako tailerrak eta mikologia erakusketa izan ziren. Azken hori aurtengo berrikuntza izan zen. Laura Gurmindok emandako ikastaroko ikasleek jaso zituzten erakutsi ziren 90 ziza motak. Iratxo elkartean igandean jokatutako must txapelketa azkarrean 26 bikote neurtu ziren. Kontxik eta Juanak irabazi zuten txapelketa finalean Mitxel eta Sergio gainditu ondoren. Final txikiko irabazleak Jose-Paraka izan ziren Manolori eta Patxiri irabazi ondoren. Ostegunaz geroztik izan ziren antzerki emanaldiak, gustu guztiendako musika eskaintza, herri bazkariak eta beste.