Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ia 15 urte taldea desegin eta gero, pasa den urtean Eguntto batez (Agorila) diskoarekin bueltatu zen Ganbara. Taldea 80. eta 90. hamarkadetako euskal folk aurrerakoiaren alorrean ezinbesteko erreferentzia izan zen. 6 diskoko uzta utzi ondoren joan zen. Baina boskoteak ez dio musikari utzi eta haien bideak atzera ere batu egin dira. Berriro dugu Ganbara eszenatokietan, bere musika akustiko eta garaikide eskaintzarekin. Haiek esaten duten moduan: "kantu ederrak, tradizioaren ikuspegia eta oroimen historikoa galtzen ez dituztenak, orainaren lengoaia estetikoaz jantzita" ekarriko dituzte Irurtzuna. Kultur etxeko eszenatokian Maria Eugenia Etxeberria (ahotsa eta ttun-ttuna), Josean Martin Zarko (kitarrak, bouzoukia, mandolina), Alex Blasco (pianoa, sintetizadoreak, programazioak), Juan Ezeiza (biolina, alboka, albokotea, txirula) eta Xabier Aburruzaga (trikitiak eta ahotsa) musikariak izanen ditugu. Haiek itxiko dute Folk ametsetan zikloa aurten.