Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean parte hartuko dute Atakondoa eskolako ikasleek joko eta jostailuen trukaketa saioan. Hartan parte hartu nahi duten neska-mutilek eskolara egoera onean dauden eta beste ume batek aprobetxa dezakeen jolas bat eraman dezakete. Gaurtik etzira arte egin ahal izanen dute hori, 9:15etik 9:45era, eskolako sarreran. Haiek utzi eta trukean haurrek txartel bat jasoko dute. Haurrek emandako joko eta jostailu guztiak erakusgai jarriko dira eta gogoko dutena eskuratzeko txartela erakutsi. Hori besterik ez dute egin beharko ikasleek. Azoka egunean haur bakoitzak trukaketa bakar bat besterik ezin izanen du egin. Truke egunean jostailuren bat soberan geldituz gero, haurrekin lan egiten duen erakunderen bati emanen dizkiote. Hala jakinarazi dute antolakuntzan parte hartu duten Itxipuru taldeak, Sakanako Imigrazio Zerbitzuak, Irurtzungo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak. Atakondoa eskola publikoaren laguntza dute. Aldi berean, antolatzaileek eskertu dute jostailuak belizistak ez izatea eta funtzionatzeko pilarik behar ez badute, hobe.