Itxipuru bigarren eskuko azoken lan saioan

Guaixe 2012ko azaroaren 20a

Hondakinen Prebentzioaren Europako Astearen barruan, 2. eskuko azokak antolatzen dituzten hainbat erakundeetako ordezkariak bildu dira gaur. Cranak (Nafarroako Ingurumen Baliabideen Zentroa) antolatutako lan-bileran, Itxipuru taldeko Alfredo Prieto izan da, Irurtzungo 2. eskuko azoken esperientziaren berri ematen. Jardunaldiak, gainera, azoka horiek hondakinen berrerabilpenean duten garrantzia nabarmendu nahi izan du. Bildutako 8 erakundeetako ordezkariek ondorioztatu dute azoka mota horiek kontzientzia hartzeko tresna bikainak direla. "Jendearen jarrera aldatzen da eta berrerabilpenerako prestutasuna sustatzen du. Gainera, aisialdiko topagune bat dira. Erakundeen arteko loturak sortzeko eta elkartasuna sustatzeko balio dute".