Erorketak podiuma kendu dio Mariñelarenari

Guaixe 2012ko azaroaren 22a

Espainiako Abiadura Txapelketa (CEV)Moto 21.Jordi Torres (135 puntu)5.Alex Mariñelarena (75 puntu)Stock Xtreme1.Carmelo Moreales (147 puntu)18.Juan Carlos Olias (10 puntu)Eskuan. Alex Mariñelarena pilotu irurtzundarrak (CNS Motorsport) Espainiako Abiadura Txapelketako (CEV) podiuma ziurtatuta zuen asteburuan Valentzian jokatutako azken lasterketan. Eta ez hori bakarrik, lehen postuan zihoan eta Valentziako proba irabazteko aukera zuen. Primerako emaitza aurten Moto 2 kategorian debutatu duen irurtzundarrarendako. Baina lasterketa despeditzeko 5 itzuli falta zirenean erori eta lurrean bukatu zuen Mariñelarenak, bere ametsekin batera. Azkenean ez zuen lasterketa irabazi, baina Espainiako 5. pilotu onena izan da Moto 2 mailan. Pena podiuma zapatu ez izana. Baina etorriko dira beste batzuk. Arriskatzearen ondorioakValentziak hartu zuen CEVeko azken lasterketa, asteburuan. Hirugarren postua eskuratzeko aukera eta lehia bizia zuten Alex Mariñelarena irurtzundarrak eta Kenny Noyesek, soilik puntu bateko aldea baitzuten. Eguraldia lagun, sentsazio onak zituen irurtzundarrak. Laugarren postuan atera zen Mariñelarena eta lehen itzulietan lasai aritu zen, egoera kontrolatzen. Ondoren postuak aurreratzen hasi zen. "Indartsu negoela ikusi nuen eta behetik gora egin nuen. Kenny Rogers gainditu nuen eta eroso nengoen. Ramos eta Torres gertu nituen, aurreratu ahal nituela ikusi eta lasterketa buruan jarri nintzen, lehen postuan. Podiumeko 3. postua ziurtatzeko nahikoa nuen mantentzearekin, baina lasterketa irabazteko lehian sartu eta atzekoekin distantzia gehiago hartzeko gehiago tiratu nuen... lurrean bukatu arte" horrela kontatu digu Alexek asteburuan Valentzian gertatutakoa. Egindako lan handiaren isla, irurtzundarrak markatu zuen lasterketa guztiko buelta azkarrena (1:37,483).Lasterketa bukatzeko 5 buelta eskas falta zirenean erori zen irurtzundarra. Ondorioz, ezin izan zuen lasterketa bukatu, ez zuen erabili, eta Espainiako Abiadura Txapelketan jokoan zuen 3. Postuak ihes egin zion. "Pena handia da. Ez zara ongi gelditzen, lurrean bukatzea ez zaio inori gustatzen. Baina hartutako arriskua nire gain hartzen dut: arriskatu egin nuen eta gaizki atera zitzaidan. Baina gerta zitekeen ere lasterketa irabaztea. Saiatu nintzen, arriskatu nuen eta hori da inportanteena" dio Irurtzungo pilotuak. Balorazio onaNahiz eta Valentzian gertatutakoarekin zapore gazi-gozoa izan, denboraldiko balorazio positiboa egiten du Mariñelarenak. "Alde handia dago hasi ginen eta bukatu dugunaren artean. Taldeak asko hobetu du, sendotu gara, esperientzia hartu dugu eta horrek hurrengo urterako izugarri balioko digu" adierazi du pilotuak. Izan ere hurrengo denboraldian Moto 2 mailan errepikatuko du irurtzundarrak, eta Espainiako Abiadura Txapelketa irabaztea izango da bere helburua. "Dugun esperientziarekin indartsuago hasiko dugu hurrengo denboraldia. Jordi Torres izan ezik gainontzeko pilotuek errepikatuko dute eta borroka polita izango da. Uste dut gauzak hobeto aterako direla" gaineratu du irurtzundarrak. Hurrengo denboraldian Espainiako Abiadura Txapelketa irabazteko borrokanEspainiako Abiadura Txapelketan eman duen maila bikainagatik Munduko Txapelketako Aragoiko Sari Handian parte hartzeko gonbidapena jaso zuen aurten Mariñelarenak. Munduko pilotu handienen artean 19.a izan zen, eta irurtzundarrarendako esperientzia paregabea izan zen. "Mundu mailan dabiltzan talde batzuekin harremana izan nuen, baina Espainiako Txapelketan soberan nabarmentzen ez bazara ez zaizkizu Munduko Txapelketan aritzeko aukera apartekorik sortzen. Hortaz, hobeto da gutxinaka joan eta hurrengo denboraldian Espainiako Abiadura Txapelketagatik borrokatzea. Hala egingo dugu" dio Zaragozako CNS Motorsport taldearekin dabil irurtzundarrak. Juan Mari Olias 18.a Stock XtremenEspainiako Abiadura Txapelketan aritu den beste pilotu irurtzundarra Juan Mari Olias dugu. Bera Stock Xtreme kategorian lehiatu da. Asteburuan Valentzian jokatutako lasterketan 15.a sailkatu zen irurtzundarra, lan polita egin eta gero. Denboraldia bukatuta, Carmelo Moralesek irabazi du sailkapen orokorra (147 puntu), eta Olias 18.a sailkatu da (10 puntu). Dauden zailtasun guztien gainetik motoziklismoaren goi mailan bi pilotu sakandar aritzea handia da oso. Zorionak, bada, egin duten denboraldiarengatik.