Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Munduko txapelketak direla eta Ohorezko Mailako Ligak izan duen geldialdia despeditu da. Asteburuan 6. jardunaldia jokatuko da. Triman Navarra Xotak Anaitasuna pabilioian jokatuko du eta Kanaria Handiko Galdar taldea hartuko du. Partida gaur jokatuko da, ostiralean, 20:00etan, Anaitasuna pabilioian.Bartzelona da sailkapeneko buru (13 puntu) eta Triman 6.a da (8 puntu). Galdar 11. Postuan dago (4 puntu). Beraz, soilik bi aldeko puntua dago Trimanen eta Galdarren artean, eta jokoan dauden 3 puntuak poltsikoratzeko dena emango dute bi taldeek. Bestalde, Iruñeko Vorago arropa dendak prestatu du Triman Navarrako jantzi ofiziala. Gaurko partidan estreinatuko dute aipatu trajea.