Larunbatean Bodaramus lehiaketa

Guaixe 2012ko azaroaren 23a

Botxak eta hiru mahai jolasen konbinazioan trebeenak direnak irabaziko dute Bodaramus lehiaketa. Bihar, larunbata, 17:00etan hasiko da Irurtzungo iratxo elkartean. Baina, aurretik trebatu nahi duenak gaur garai berean hitzordua du. Ramy 71n eta dametan jolasten ikasteko aukera izanen da. Pasa den ostiralean botxetan aritu ondoren, dametan eta ramy 71n jokatzen egon ziren bildu zirenak. Giro polita eta hurbila sortu zen, baita elkartean zeuden kideendako ere. Interesa duenak, oraindik ere badu aukera, gaur Iratxon agertzea besterik ez du egin behar.