Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eskualdeko gurasoei zuzendutako gida bat argitaratu du, jostailu egokia erosteko aholu praktikoak ematen dituena. Ikastetxearen bidez banatu du. Gizarte zerbitzuetatik bi ideia gogorarazi dizkiote gurasoei: garrantzitsuena ez dela jostailua, seme-alabekin pasatzen den denbora baizik. Eta, horrekin lotuta, gurasorik onenak ez direla opari gehien erosten dutenak nabarmendu dute. AholkuakJostailuak onak haurren irudimena garatu eta haurra dibertitu eta hezten dutenak direla adierazi dute Oinarrizko Gizarte zerbitzuetako arduradunek. Jostailuak erosterakoan haurren gustuak eta zaletasunak kontuan hartzea eskatu dute, baita publizitatearekin ez itsutzeko ere. Neska eta mutikoendako jostailurik ez dagoela ere adierazi dute: "jostailuak jolasteko dira". Haurrak opari mordo batekin ito beharrean urtean zehar oparitzea hobe dela adierazi dute teknikariek. Eta oparitzen direnak era askotakoak izatea ere, "gauza ezberdinak ikasteko". Segurtasunagatik, pieza txikiak dituztenak eta haurrek ahoan sar ditzaketen jostailuak baztertzeko aholkatu dute Gizarte zerbitzuek. Aldi berean, 24 voltio baino gehiagoko jostailuak debekatuta daudela nabarmendu dute. Jostailuaren etiketari erreparatzea ere aholkatu dute. Truke azokaLarunbatean makina bat haur pasa zen Irurztungo Foru plazako estalpetik txartela joko edo jostailu bategatik trukatzera. Ez zuten aukera galdu eta joko kooperatiboekin jokatzen ziren haietako asko ere. Itxipuru taldeak, Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuak eta Irurtzungo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak antolatu zuten,