Euskal kantuak gozagarri

Guaixe 2012ko abenduaren 14a

Aizpea euskara taldeak antolatutako Euskal Ekitaldien barruan, kontzertua eskainiko du bihar Atarrabiako abesbatzak. Kun Agusti de Ciuranak zuzentzen dituen 40 bat abeslarik osatzen dute abesbatza. 8 urteko ibilbidean Atarrabian ongi sustraitutako taldeak euskal musika ezagutaraztea du helburu eta lehentasun. Nahiz eta bere errepertorioan badiren beste hizkuntzetako abestiak. BertsoakEuskal Ekitaldien barruan, abenduaren 22an, bertso afaria izanen da Iratxo elkartean. Alaia Martin eta Jon Maia bertsolariak ariko dira kantuan. Afarirako txartelak 15 eurotan eskuratu daitezke, ostegunera arte.