Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Musikaren bidez, elkar ezagutzeko aukera. Horixe da Sakanako Mankomunitatearen Immigrazio Zerbitzuak antolatu duen kontzertuaren helburua. Izan ere, Sakanan makina bat kulturetako jendea bizi gara eta haien musika ezagutzera emanez kultur aniztasuna landu nahi du zerbitzuak. Irurtzungo musika eskola, Kituka Burundi, Djembe taldea, Abeslari bereberea eta Maider Ansa. Talde eta bakarlari horiek izanen dira igandean Irurtzungo kultur etxeko eskenatokira igoko direnak. Bestelako sorpresak ere iragarri dituzte antolatzaileek. Kontzertuak ibarrean elkarren ondoan dagoen hizkuntza aniztasuna agerian uzteko balioko du. Baina aldi berean sakandar berriak euskarak bizi duen egoeraren aurrean sentsibilizatzeko bidea izan nahi du. Haiek ere euskararen aldeko indar egiteko. Izan ere, emanalditik ateratako dirua Sakanan euskarazko hedabideak sustatzen dituen Bierrik fundazioarendako izanen da. SarrerakIrurtzungo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren egoitzan eta igandean kultur etxean. 5 euro.