Berehala hasiko dira Artadia eta Ardantzetako lanak

Guaixe 2012ko abenduaren 13a

Abendu erdialderako hasiko dira lanean Construcciones Mariaezkurrena SL enpresako langileak Irurtzungo bi kale horietan lanean, eta 6 hilabeteko epean lanak despeditzea espero da. Artadia eta Ardantzetan sareak, zorua eta argiteria publikoa berrituko dira. Irurtzungo Udalak auzokideak bilera batera deituko ditu. Izan ere, bajeretan arketak daude eta haiek kalera atera eta bide batez bajeretan ur kontagailuak jartzeko baliatu nahi dira lanak. Artadia eta Ardantzetako lanak despeditu ondoren Irurtzungo kale guztiak berrituak egonen dira. Kale horietan Kultur Etxea eta Musika eskola daude eta lan horiekin haien ingurua hobetuko da. Bi kale horietako lanek 738.059 euroko aurrekontua dute (sareak 263.160, zorua 394.839 eta argiteria 80.059 euro). Irurtzungo Udalak Toki Administrazio Departamentuaren lau urteko azpiegitura planaren laguntza jasoko du, %65a. Eta Sakanako Mankomunitateak ur sareei dagokiena ordainduko du, Irurtzun Mank-eko Ur Zerbitzu Integraleko kide delako. Lanak hartu dituen enpresak hasierako eskaintza baino %20 gutxiagoan eginen ditu, 428.560,5 euroren truke. Zergak %2,7 goraIrurtzungo Udalak azken bilkuran aho batez erabaki zuen zergak %2,7 igotzea.