Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Triman Navarra Xotak 1-7 hartu zuen menpean Azkar Lugo Galizian jokatutako lehian. Horrela, Irurtzungo taldeak denboraldiko bere 6. garaipena lortu zuen eta sailkapen orokorrean 3. Postura igotzea lortu zuen (20 puntu). Bartzelonak jarraitzen du lider, 25 punturekin. Atsedenaldira joan baino lehenago apurtu zuen partida Trimanek, 0-4 aurreratuta zirela joan baitziren aldageletara. Bigarren zatian errentari eustea eta gol gehiago egitea lortu zuen Irurtzungo taldeak. Jesulito (2), Javi Eseverri, Rafa Usin, Ximbinha, Asier eta Jonathan Vilches izan ziren golegileak. Asteartean Kopako partida jokatuko du Trimenak, Jaenen, Ohorezko mailara bueltatuta, ostiralean, abenduaren 21ean, Triman Navarrak 15 punturekin 6.a den Caja Segovia hartuko du Anaitasunan, 20:30etik aurrera. Ea Imanol Arregiren mutilek orain arteko mailari eusten dioten.