Triman Navarra Errege Kopako final laurdenetarako sailkatu da

Guaixe 2012ko abenduaren 20a

Atzo Andaluzian jokatu zuen Triman Navarra Xotak, bigarren mailan dabilen Fuconsa Jaen taldearen kontra. Hasieratik partida dominatzen hasi zen Irurtzungo taldea, eta atsedenaldira 1-2ko abantailarekin joan zen. Bigarren zatian Trimanek jokoan nagusi izaten jarraitu zuen, eta azkenean Jaen menperatzea lortu zuen, 2-5 gailenduz. Triman Navarra Errege Kopako final laurdenetarako sailkatu da. Ilbeltzaren 16an Santiago Futsalen kontra aritu beharko da.