Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aizpea euskara taldeak antolatutako Euskal Ekitaldiak igandean despedituko dira, baina aurretik asteburu animatua dute. Bihar, larunbata, bertso-afaria izanen da Iratxo elkartean. 21:30ean eseriko dira 65 pertsona mahaira eta postreen ondoren bildutakoek Alaia Martinen eta Jon Maiaren bertsoekin gozatzeko aukera izanen dute. Iratxo elkartea izanen da ere igandean Euskal Ekitaldien azken saioaren eskenatoki. Orain dela 16 urteko ETBko saio bat gogorarazteko aukera izanen da: Txiskola. Patxi Galartza, Iñaki Arroki eta Jon Iribarren izanen dira jokoa bideratuko dutenak, 19:00etatik aurrera. Azken saio horren ondoren, Aizpeako kideak otarre eder baten zozketa eginen dute euskal ekitaldietan parte hartu dutenen artean (pailazoen emanaldia eta kontzertua salbuetsita).