Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Espainiako Areto Futboleko Selekzioak lagunarteko bi partida jokatuko ditu Turkiaren kontra ilbeltzaren 7an eta 8an, Jaenen eta Linaresen. Partida horietako Triman Navarra Xotako bi jokalari konbokatu ditu Venancio Lopez selekzionatzaileak, Rafa Usin eta Jesulito. Azken honendako lehen aldia izango da. Jesulitok pozik egoteko arrazoi asko dauzka, berak Rios Reovablesi sartutako gola 2012ko gol onena dela erabaki baitu Areto Futboleko Liga Nazionaleko web guneak.