Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
La Guan taldeak antolatu ditu 24 orduak. 15 talde lehiatuko dira, 5 multzotan banatuta. Larunbatean eta igandean jokatuko da, Irurtzungo kiroldegianIrurtzungo kiroldegiak 24 orduko areto futbol txapelketa hartuko du asteburuan. Irurtzungo La Guan taldeak antolatu ditu 24 orduak, azken urtetan Gabonetan egin duen moduan. Txapelketa bihar hasiko da, larunbatean, goizeko 9:00etan, eta goizaldean atsedena hartu eta gero, igande goizean ekingo zaio berriro txapelketari, igande arratsaldean finalak jokatu arte. La Guan taldeko kide eta Triman Navarra Xotako jokalari den Roberto Martilek adierazi digunez 15 talde ariko dira Irurtzungo 24 orduetan. 3 taldez osatutako 5 multzotan jokatuko da txapelketa. "Multzo bakoitzeko talde onenak eta bigarren postua lortu duten 3 talde onenek final laurdenak jokatuko dituzte igandean, goizeko 10:00etan hasita. Gero finalerdien txanda helduko da eta arratsaldean final handien unea" esplikatu digu Martilek. Izena eman duten 15 taldeetatik 6 Irurtzungoak dira, 1 Altsasukoa, 3 Sanduzelaikoak, 1 Mendillorrikoa eta gainontzekoak Iruñea ingurukoak. "Zeintzuk diren faboritoak? Orain arte garaile izan den Irurtzungo izan daiteke, baina dagoeneko "nahiko zaharrak" daude (kar kar). Sanduzelaiko Karrobide ere mitikoa da... ez dakit, ikusi behar" azaldu digu Roberto Martilek. Nolanahi ere, asteburuan giroa ziurtatuta dago Irurtzungo kiroldegian. Ea nor gailentzen den.