Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Triman Navarra Xotak etxean jokatu zuen Fisiomedia Manacorren kontra. Lehen zatian hobeak izan ziren talde irurtzundarrekoak, baina ez zuten Fisiomediaren atea zulatzerik izan, gol aukera nabarmenak huts egin baitzituzten. Bigarren zatian Fisiomedia Manacorrek gol bat sartu zuen penalty bikoitz bati esker. Denbora aurrera zihoan eta Trimanek ez zuen kontrako atean asmatzen, baina azkeneko minutuan Rafa Usinek berdintzea lortu zuen eta puntu bat saltzea lortu zuen Trimanek. "Lehen zatia izan da klabea. Atsedenaldira abantaila handiarekin joan beharko genuke, gol aukera oso argiak izan ditugulako. Askoz hobeak izan gara baina ezin dugu horrenbeste huts egin, bestela larri ordaintzen baita" zioen partida bukaeran Imanol Arregi entrenatzaile irurtzundarrak. Ohorezko mailan Bartzelona da liderra (34 puntu). Triman Navarra 5.a da (24 puntu). Asteazkenean 4.a eta puntura berdinduta dagoen Santiago Futsal hartuko du Xotak, 20:30ean, Anaitasuna pabilioian.