Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Otsailaren 21etik 24ra jokatuko da Espainiako Areto Futboleko Kopa, Alcalá de Henaresen. Sailkapenean lehen 8 postuetan dauden taldeek jokatuko dute Espainiako Kopa, tartean Triman Navarra Xota, Irurtzungo taldea 5.a baita txapelketan. Trimanekin batera Bartzelona, El Pozo Murcia, Inter Movistar, Santiago Futsal, Caja Segovia, Rios Renovables eta Umacon Zaragoza ariko dira Kopan, bi multzotan banatuta. Astelehenean egin zen zozketa eta Triman Navarrak El Pozo Murcia izango du aurkari, otsailaren 22an, 19:00etan. Irabazleak Inter Movistar eta Caja Segoviaren lehiako garailea izango du aurkari.