Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urteak daramate Irurtzun aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Atakondoako Guraso Elkartea eta eskola bera gurasoei zuzendutako tailerrak lantzen. Haietan seme-alaben heziketaren inguruko gaiak landu dira, beti ere, aldez aurretik zehaztuta. Gurasoei familiaren harremanak eta familia bizimoduaren eta pertsonalaren kalitatea hobetzeko baliabideak eta tresnak eskaintzeko helburuz antolatu dute orain Guraso eskola. Familien eguneroko bizimoduan sortzen diren galderak landuko dira, hauen artean: arauak, limiteak, anaien arteko zeloak, autoritatea, gatazkak, komunikazioa, bikotearen arteko erabakietan desadostasuna... Bidari elkarteko profesionalek gidatuko dituzte saioak. EgutegiaIlbeltzak 21Otsailak 18Martxoak 18Apirilak 22Maiatzak 20