Plaren poesia errezitaldia

Guaixe 2013ko urtarrilaren 18a

Antsoaingo Koldo Pla poetaren olerki errezitaldia eginen dute bihar hainbat pertsonek, tartean egileak berak. Poeman, batzuetan gitarraren, txeloaren edo pianoaren laguntzaz, kantatuta besteetan, emanaldiak Al borde de cada día olerki liburua aletuko du. Duela urte eta erdi argitaratutako lan horretan Plak 36 olerki bildu ditu. "Egunerokotasunean ezkutatuta egilea gauzetara hurbiltzeko modua ezkutatzen da. Hala, elkarrekin bizi izandako lagunei zuzendutako olerkiak, egunerokotasunaren aurrean sortutako sentipen bereziak, Ezkabako gotorlekua eta beste jorratzen ditu liburuan.Parte-hartzaileak: Inma Biurrun, Angel Gª Larraz, Fernando Eugi, Sagrario Villamayor, Irati Goikoetxea, Koldo Pla, Silvia Marambio, Ekaitz Goikoetxea (kantua), Maite Mené (gitarra eta kantua), Sonia Ganuza (piano) eta Leire Alonso (txeloa).