Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Inasako langile ohiek enpresa ez desagertzeko ahaleginak eginen dituzte. "Hartzekodunen lehiaketa inbertitzaile posibleendako arazoa izan daitekeela jakinik, makinak han daudela, prestutasun osoa dugu lantegia martxan jarri eta bi hilabetez kobratu gabe lan egiteko". Hala jakinarazi zuten larunbatean Irurtzunen egindako kontzentrazioan. Langile ohien ordezkariek badakite "oso-oso zaila" dela lantegia berriro zabaltzea, baina saiatzeari behintzat ez diote utzi nahi. Bitartean, hartzekodunen lehiaketaren ardura duen epailearekin biltzeko asmoa azaldu dute langileek. Zerrenda70 langile daude doan lan egiteko prest. Zerrenda ez dago itxita eta gehiago izan daitezke.