Triman Navarra goian

Guaixe 2013ko otsailaren 11

Triman Navarra Xotak garaipenaren xenda berreskuratu zuen, ostiralean, etxean, Burela taldea 5-3 menpean hartu eta gero. Imanol Arregiren taldeak denboraldiko 10. garaipena lortu zuen eta sailkapenean bosgarrena da, meritu guztiekin, askoz ere baliabide ekonomiko gehiago duten taldeekin batera. Bazirudien irabazteko presa zuela Irurtzungo taldeak, lehendabiziko minuturako Rafa Usinek Triman aurreratu baitzuen. Berehala berdindu zuen Burelak, eta Trimanen defentsak izandako akats baten ondorioz 1-2 aurreratzea lortu zuen Burelak. Trimaneko Ximbinhak berdintzea lortu zuen eta hortik aurrera sekulako gol aukerak huts egin zituen Irurtzungo taldeak. Bigarren zatian defentsan serioago aritu ziren irurtzundarrak eta gol aukerak ere hobe aprobetxatu zituzten. Horrela, bukaeran 5-3 gailendu ziren Imanol Arregiren mutilak, sailkapenean gora eginez. Inter Movistar, arerio zuzenaOhorezko mailako 16. Jardunaldia jokatuta, Bartzelona da liderra, 37 punturekin. El Pozo bigarrenak 36 puntu ditu, Inter Movistarrek eta Caja Segoviak 34 puntu, eta Triman Navarrak 33 puntu. Hortaz, oso puntu gutxiren aldea dago sailkapeneko goialdean eta gauza estu-estu dago. Hurrengo jardunaldian Madrilen jokatuko du Trimanek, hain zuzen ere 4.a den eta arerio zuzena duen Inter Movistar talde ahaltsuaren kontra. Ea talde ahaltsuaren kontra hazi egiten diren Imanol Arregiren mutilek eta goiko postuetan gora egiten duten.