Haur mailako Xota ere Kopan

Guaixe 2013ko otsailaren 19a

Ohorezko mailako Triman Navarrak Espainiako Kopa jokatuko du asteburuan Madrilen. Eta baita haur mailako Xota taldeak ere. Izan ere, eta Ohorezko mailako Koparen isla, Areto Futboleko Haurren Minikopa jokatuko du haurren mailako Kopak. Hau da, helduen Kopa haurren mailara ekarri dute. Alfredo Hualdek zuzentzen duen taldean ondoko jokalariak ari dira Xotan: Mikel Rekalde, Joseba Ganboa, Alvaro Ortega, Iñaki Ruiz de Erentxun, Aitor Irujo, Mikel Barberena, Hodei Garcia, Daniel Moreno, Enrique Tenorio, Gorka Avella, Iker Pardo eta Ion Beloki. Haurren mailako Xotak ostegunean hartuko du Madrilgo bidea, ikasketak eta gero, eta ostiralean, goizeko 11:00etan, Trimanek bezala, El Pozo taldeko haurren kontra ariko dira. Partida gogorra, baina ea Minikopa Irurtzunera datorren.