Ahalik eta lan kontratazio gehien egin nahi ditu udalak

Guaixe 2013ko otsailaren 20a

1.921.621 euro izanen ditu erabilgarri Irurtzungo Udalak. Herritarren parte hartzearen bidez aurrekontuko 20.500 euro zertara bideratuko den zehaztuko da aurten ereAurreko asteko asteartean onartu zituen aurrekontuak Irurtzungo Udalak, NaBairen eta Bilduren aldeko eta UPNren kontrako botoekin. Irurtzungo udal kontuak prestatzerakoan ahalik eta kontratazio gehien egiteko asmoa nagusitu da. Hala, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren laguntzarekin 6 pertsona kontratatuko ditu udalak 6 hilabetez berarendako lanean aritzeko (68.000 euro). Momentuz, babestutako gizarte enpleguaren bidez urte guztirako 4 pertsona kontratatuak daude (69.000 euro). Beste deialdi batzuen bidez kontratazioa egitea ez du baztertu udalak. Horiei udan igerilekuan eta bestelako lanetan aritzeko egiten diren beste 7 kontratazioak gehitu behar zaizkie (36.000 euro). Kontratazioen atal horri gehitu behar zaio irailean udalak Pilsa enpresarekin zuen kontratua eten eta bere gain hartu zuela eraikinen garbiketa. 5 langileren kargu egin zen udala. Txiki Iriarte alkateak jakinarazi digunez, Inasaren itxieraren eragin ekonomikoa aurrekontuetan ere nabariko dela. 60.000 euro gutxiago izanen ditu. Enpresak pasa den urtean ordaindu beharrekoan zorretan du oraindik. InbertsioakAtakondoako aldagelak konpontzeko 100.000 euro aurreikusi ditu udalak. Gainera, kiroldegiko teilatuan dauden itejurekin bukatu nahi du. Horregatik, teiladuraren zati handi bat berrituko du eta 16.000 euro bideratu dira horretara. Horrekin batera, Ludotekarako egoitza berria egokituko du aurten udalak. Musika eskolaren eraikinean egonen da ludoteka berria, Larrazpi gazte gunearen gainean. Udal aurrekontuan jasotzen den beste inbertsioa liburutegi azpian eta gaztetxoko ondoan egokitu gabe gelditu zen espazioa txukuntzea izanen da. Alkateak azaldu digunez, kultur etxearen osagarri izan nahi du espazio horrek, "erakusketak eta hitzaldiak hartuko ditu". Bestalde, aurreikuspenen arabera Artadia eta Ardantzeta kaleetako lanak Aste Santu ondoren despedituko dira. ZehatzSaila                            DiruaGarapenerako %0,7    11.000Kirolak                         31.500+12.700 MankErakundeei laguntzak 18.000Gaztetxokoa                14.500Euskara                       11.600+43.800 MankFesta eta erromeriak   60.000Kultura kontseilua        50.000Ikastaroak                    8.000Jarduera fisikoak        22.000