Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihar hasi eta hilabete akabera bitartean emakumeari buruzko jardunaldiak izanen dira Irurtzunen. Emakume irurtzundarrek protagonista izanen dituzten erakusketa, antzezlan eta afariez gain, aldarrikapenerako tokia utziko du egitarau zabalak. Egitarauan bertan gogoetarako esaldia dugu: Hauskortasunaren indarra: eusten zigula uste genuen guztiak eusten ez digunean, hortxe, agertzen da gure benetako sendotasuna. Irurtzungo Emakume Taldeak, Kultur kontseiluaren eta Irurtzungo Udalaren laguntzaz antolatu du guztia. EgitarauaMartxoak 2, larunbata20:00etan, El miedo que me habita antzezlana kultur etxean. Martxoak 3, igandea18:00etan, Emakumeari buruzko film laburren proiekzioa eta txokolatejatea. Urko Mauduitek aurkeztuta, Pikuxar euskal txokoan. Martxoak 4, astelehena19:00etan, Irurtzungo plazan, hitzordua Iruñeko Astelehen Lilak kontzentraziora joateko. 20:00etan Iruñean.Martxoak 9, larunbata16:30ean, Enriqueciendo la sexualidad con todos nuestros sentidos kafe-solasaldia. Idoia Aragon (psikologoa eta sexologoa). Kultur Etxea.21:30ean, afaria Iratxo elkartean. Kultur Etxean, Iratxo eta Pikuxarren eman behar da izena eta abizena, asteartera arte. Martxoak 13, asteazkena18:00etan Irurtzungo plazatik irtengo gara Iruñera, zinemara. Martxoak 15, 16 eta 17 Sueño de una noche de verano antzezlana. Irurtzungo Antzerki Tailerra. Kultur Etxean Martxoak 22, ostirala19:30ean, Mondragón 1936: Mujer, guerra y represión dokumentala. Aurkezlea: Julia Monge. Kultur Etxean.Martxoaren 8tik 31ra Ura Sakanan pintura erakusketa, Irurtzungo Pintura Ikasgelako Emakumeen Taldearen lanak. Tahonan eta Pikuxarren