Sexu indarkeriaren kontrako antzerkia

Guaixe 2013ko martxoaren 1a

Bortxaketak, etxeko tratu txarrak, ebakitze genitala, sexu esplotazioa, heriotza... munduan barna emakumeek jasaten duten sexu indarkeriak aurpegi ugari ditu eta horien isla antzeztokira eraman du Zarrapastra antzerki taldeak. Lanak El miedo que me habita du izenburua. Bi zati ditu antzezlanak. Aurrenekoan, lau emakumeren bakarrizketen bidez, etxe barruan sexu indarkeriaren lekukotzak emanen dira. Emanaldiaren bigarren zatian, berriz, etxea utzi eta munduan barnako feminizidio kasuak ekarriko ditu Zarrapastrak taulara. Assumpta Bragulatek zuzendutako lanean Manolo Almagrok, Alejandro Arizkunek, Mariabel Ballazek, Cesar Garbayok, Carmen Izalek, Jaime Malonek, Nieves Oteizak, Adelaida Santestebanek eta Puy Tirapuk parte hartzen dute. Sexu indarkeri kasuak gora egiten ari diren honetan gizarteak, eta haien arduradunek, bazterrera begiratzen dute, inguruan kasuren bat egokitu arte? Galdera hori egiten du Zarrapastrak.