El Pozoren kontra berriro galdu zuen Trimanek

Guaixe 2013ko martxoaren 4a

Espainiako Kopako final laurdenetan El Pozoren kontra galdu eta gero, ligako 18. Jardunaldian atzera ere El Pozo izan zuen arerio Triman Navarra Xotak. Errebantxa hartu nahi zuten irurtzundarrek baina trukean gol sorta ederra jaso zuten. 4-8 galdu zuten Imanol Arregiren mutilek. Izan ere, lehendabiziko zatian oso gaizki aritu zen Triman. Eta egoera probestu zuen El Pozok, lehen zatian 0-5 aurreratzeko. Ikusleak ezin sinistu. Bigarren zatia eta gero beste Triman bat ikusteko aukera izan zen, baina hala ere, beranduegi zen partidari buelta emateko. El Pozo 0-7 aurreratu zenean Trimanek arriskatu zuen, Carlitosek atezain-jokalari moduan jokatuz eta orduan iritsi ziren irurtzundarraren golak, 7-4ra gerturatuz. Baina El Pozok zortzigarrena sartu zuen eta horrela despeditu zen lehia. Imanol Arregi entrenatzaileak onartu zuen lehen zatian oso gaizki aritu zirela eta hor ihes egin ziela partidak. Sailkapen orokorrean Bartzelonak jarraitzen du ohorezko mailako lider, 43 punturekin. El Pozo bigarrena da, 42 punturekin. Triman Navarra Xotak 45. Postuari eusten dio, 33 punturekin. Larunbatean, 19:30ean, Triman Navarrak Kanariar irletan jokatuko du, sailkapenean azkenaurrekoa den Galdar taldearen kontra.