Xakearen Ordua Irurtzunen

Guaixe 2013ko martxoaren 12a

Xakean jokatzea ikasi nahi duenak aukera ederra dauka Irurtzunen, "Xakearen ordua" ekimena antolatu baitu Irurtzungo Udalak. Xake ikastaroa apirilean hasiko da eta 8 urtetik aurrerakoek eman ahal dute izena. Ez da ordaindu beharko. Ikastaroa liburutegian eskainiko da, ostiralero, 19:00etatik 20:30era. Sakanako Zaldi Beltza Xake Taldeko Koldo Flores izango da monitorea eta liburutegian dauden liburuak, CD-ROMak eta beste erabiko ditu xakea irakasteko. Floresek Etxarri Aranatzen ere ematen du xake ikastaroa. Larunbatetan xake txapelketak egingo dira Irurtzungo gazte txokoan. "Ilusioa ematen dit Xakearen Ordua ekimena antolatu izanak eta xakean murgiltzea. Ematen du herri honetan xakearekiko afizioa badagoela. Ea xakean jolasteko ohitura berreskuratzen dugun" adierazi du Irurtzungo kirol eta kultur teknikari Patxi Mikeok. Izena ematea zabalik martxoaren 25era arteIrurtzungo xakearen orduan izena ematea zabalik dago, martxoaren 25era arte. Liburutegian bertan eman ahal da izena. Klaseak apiriletik aurrera hasiko dira. Zergatik xakea?Hamaika arrazoi daude xakean aritzeko: adimena eta kontzentrazioa lantzen ditu, irakurketa ahalmena hobetzen du, bestearengan pentsatzen laguntzen du...