Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo antzerki tailerrak Uda gau bateko ametsa, William Shakespeare idazle britainiarraren obra ezagunean oinarrituta, antzezlana prestatu du. Grezia klasikoan girotutako komedia erromantiko horretan maitagarriak, gizarteko goi mailako eta behe mailako pertsonaiak dira protagonistak. Haien arteko elkar eraginetatik maitasun istorioak, ametsak, magia eta "egoera sinpatikoak" sortzen dira. Hori guztia Irurtzunera egokitu du Angel Sagues zuzendariak. "Obraren esentzia mantendu dugu, baina izen mitologiko zelten ordez euskal mundukoak erabili ditugu. Bertako tokien aipamenak eginen dira". Saguesek esan digunez, horrela lana "gertuagokoa" egin nahi dute. Zabu bat besterik ez da izanen eszenatokian. "Elementu horren inguruan gertatuko da akzio guztia", aurreratu digu zuzendariak. Sagues eta 14 aktoreen taldea udazkenetik ari da antzezlana prestatzen. Zuzendariak aitortu digu pozik dagoela Irurtzunen lanean: "talde lanerako ohitura dute, mila kontutan aritutako jendea da. Poz-pozik nago. Jendea laguntzeko prest dago. Ez soilik honetan, beste arlo batzuetan ere, Irurtzun imitagarria da". Tailerrean gazteak faltan ditu, nahiz eta pixkana sartzen ari direla aitortu. Asteburuko etxeko emanaldien ondoren, Irurtzungo antzerki tailerrak Berriozarren eta Garesen antzeztuko du Uda gau bateko ametsa. Zuzendariak ez du beste emanaldiren bat gehiago baztertu, "beste publiko bati aurre egiteko eta egindako ahalegina konpentsatzeko". TradizioaIrurtzungo antzerki tailerra 2002tik dago martxan, La peluqueria antzezlanarekin. Uda gau bateko ametsaAntzezleak: Mª Eugenia Barroso, Maria Esparza, Txeli Garcia, Tere Otxoa, Genma Matxain, Pakita Arruabarrena, Beatriz De Esteban, Olga Gajete, Andoni Ruiz, Peio Alzueta, Javier Gonzalez, Jose Ramon Irure, Ruben Villar eta Julian Cuevas. Arroparen diseinua: Taller de TeatroKartelaren diseinua: Xabier UnanuaArgiak, antzerkigintza-zuzendaritza: Angel Sagües