Trimanek eta Riosek launa berdindu

Guaixe 2013ko martxoaren 18a

Ohorezko mailan dabiltzan bi talde nafarren arteko derbya launako berdinketarekin despeditu zen. Bi taldeek denboraldi bikaina daramatzate eta hori ere kantxan sumatu zen. Parez-pare aritu ziren bi taldeak eta hori izan zen partidako ezaugarririk nabarmenena. Izan ere, partidak ez zuen dominatzaile argirik izan, bi taldeek gol aukerak izan zituzten, bi taldeetako zaleek bikain animatu zuten eta partida launako berdinketarekin bukatu zen. Nabarmentzekoa da Trimaneko Jesulitok hat tricka lortu zuela, Trimanen 4 goletatik 3 sartu zituelako, eta Nafarroako areto futboleko festa izan zela. Imanol Arregik nabarmendu zuen "orokorrean partida berdindua izan zela, baina lehen zatian Trimanek gol aukera nahikoak izan zituela gol gehiago egiteko". Alde horretatik zerbait penatuta zegoen irurtzundarra, baina partidaren garapena kontuan hartuta, lortutako puntuarekin konforme azaldu zen. Hurrena, Santiago FutsalSailkapenean Bartzelonak eusten dio Ohorezko Mailako lidergoari (49 puntu). Triman Navarra 5.a da (37 puntu). Larunbatean, 18:00etan, Santiagon jokatuko du Triman Navarra Xotak, sailkapenean 36 punturekin 6.a den Santiago Futsalen kontra. Arerio zuzenak dira biak, sailkapena jokoan dago eta hiru puntuak ekartzeko dena emango dute irurtzundarrek.