Bigarren Eskuko Azokaren 25. edizioa igandean

Guaixe 2013ko martxoaren 22a

Igandean, martxoaren 24an, Itxipuruk bigarren eskuko azoka eginen du Irurtzungo Foruen plazan, goizeko 10:00etatik 14:00ak arte. Azoka berezia izango da, 25. edizioa izango baita. Itxipururen bigarren eskuko azokek helburu bikoitza dute. Batetik, etxean egoera onean dauden baina erabiltzen ez ditugun liburu, disko, arropa, sukaldeko tresneri, altzari, jostailu eta abarri irtenbide bat ematea. Etxean izan beharrean edo bota beharrean, azokara eraman eta haiek behar dituenak oso prezio merkean izango ditu produktu hauek erosteko aukera. Beste mota bateko kontsumo arduratsuago bat sustatu nahi da, finean. Diru gutxirekin puntako produktuak eros daitezke eta guk erabiltzen ez duguna beste batek erabili ahal du. Hori da filosofia. Beste helburua azokatik sortutako etekinak proiektu sozialei bideratzea da.Kalitate oneko mota guztietako produktuak prezio paregabean erosteko aukera izateaz gain, bigarren eskuko azokan pintxo beroak dastatzeko aukera izango da, haurrendako tailerrak eta jolasak prestatuko dituzte eta musika emanaldia, zuzenean. Ohiko gaitzak artatzeko kontsulta SenegalenAntolatu dituen 25 azoka hauetan Itxipuruk denetariko proiektuak lagundu ditu. Kasu honetan, igandean jasotako dirua Senegalgo Darou Salamen kontsultategi anbulatorioa zabaltzera bideratuko da. Darou Salam zonalde oso pobre batean dagoen herri txikia da, ia baliabiderik gabekoa: ez dago apenas bizibiderik, urik, argirik, hezkuntzarik ezta baliabide sanitariorik. Biztanle gehienak emakumeak dira eta nekazaritzatik bizi dira, baina lehortearengatik eta enplegu faltagatik biztanle askok kanpora jotzen du lan bila. Herri honetan ez dago ez osasun etxerik ezta erizaintzako arreta gunerik. Gainera, asistentzia sanitarioa ez da doanekoa Senegalen, eta gaixotasun kutsakorrak pairatzeko arriskua handia da. Horregatik kontsultategi anbulatorio bat zabaldu nahi da Darou Salamen, herritarrei ohiko gaixotasunen eta gaitzen tratamendua egin ahal izateko eta gaixotasun komun horien prebentzio kanpainak landu ahal izateko: malaria, desnutrizioa, infekzioak eta birusak, sarna, pneumonia, dengea, zauriak, ebakiak, ultzerak, osasuna eta higienea zaintzeko kanpaina, HIESaren prebentzioa, haurdun dauden emakumeen eta jaioberrien segimendua eta beste.  Apirilaren 6an afariaSenegalgo aipatu proiektua bulkatu ahal izateko, Itxipuruk elkartasun afaria ere antolatu du apirilaren 6an, larunbata, Iratxo Elkartean. Jasotako dirua aipatu proiektura bideratuko da. Animatzeko deia egin du Itxipuruk.