Senegalgo kontsultategirako bilketa

Guaixe 2013ko martxoaren 27a

Itxipuruk 9 urtetan milaka objekturi bigarren bizitza bat emateaz gain elkartasun proiektutara bideratu dituen 45.306 euro lortu dituEguraldia lagun makina bat jende pasa zen igande goiz-eguerdian Irurtzungo Plazatik. Itxipuru taldeko kideek mahaietan jarritako liburu, CD, bideo-jolas, arropa, elektrotresna eta bestelako objektuak poliki saldu ziren. Guztira 1.128 euro bilduz. Diru kopuru horri apirilaren 6an Iratxo elkartean eginen den afarian ateratakoa gehitu beharko zaio. Izena eman nahi duenak 4ra arteko epea du; Iratxo, Pikuxar edo Moncloatik pasa beharko du (18 euro). Irurtzunen jasotako diru guztia Senegalgo Darou Salamen kontsultategi anbulatorioa zabaltzera bideratuko da. Itxipuru taldea 2004ko abenduan antolatu zuen aurrenekoz bigarren eskuko azoka. Irurtzundarrek etxean duten, erabilerarik ematen ez eta egoera onean daude gauzei bigarren aukera bat emateko sortu zen azoka: "Bizi garen gizarte kontsumista horrek ezartzen duen erabili eta bota jarrerari ikuspegi kritikoa". Ideia horri fidela zaio azoka. Krisiarekin batera, azokako kontsumitzaileak laguntza emateagatik beharrak estaltzeko premia asetzera pasa dira. Urte hauetan azokatik eratorritako bestelako ekimenak ere garatu ditu Itxipuruk, beti ere, berrerabilpenaren ikuspegia galdu gabe. Hala, sortu ziren liburu eta jostailu trukeak esaterako. Pixkanaka taldera jende gehiago bildu da, baita irurtzundar berriak ere. Urtea   Hilabetea    Proiektua                            Dirua2004    Abendua        Argentinako Huangelengo ospitalerako 5 ordenagailu.                                            3.2912005    Apirila             Buenos Ariesko Don Torcuatoko biltegi bat eraiki eta labe industrial baterako          5152005    Garagarzaroa Mexikoko Coatzacoaleko Irsharai adingabeen zentroarendako.                               4002005    Lastaila          Saharako Tinduf eremuan garraio base integrala.                                                      543    2005    Abendua        Buenos Aireseko Torcuato auzotik elikagaiak erosteko.                                             6632006    Apirila            El Salvadorreko Cinquerako La Escopetako ikastetxea konpontzeko                      1.9082006    Garagarzaroa  Saharako Tinduf eremuan garraio base integrala.                                                  1.4912006    Iraila              Argentinako Huanguelenen behar bereziak dituzten pertsonendako eskola            1.6072006    Azaroa          Buenos Airesko San Damian auzoko osasun zentroa laguntzeko                            2.5322007    Apirila           Peruko Urubambanen Down eta bestelako gaitzak dituzten haurren programarako 2.6102007    Garagarzaroa  Argentinako Santa Anitako landa ospitaleko azpiegitura                                        1.3202007    Iraila              Errusiako Yuzhnouralsk hiriko Iuzko-Ural´sk umezurztegia laguntzeko                    1.8692007    Abendua       El Salvadorko Cinquerako ingurumen eta garapen egitasmoa garatzeko                 2.6492008    Apirila            Buenos Aires Hurlingham hiriko San Damian auzoko ospitalerako                          2.4762008    Iraila              Argentinako Santa Anitako landa ospitalea laguntzeko                                            2.2772008    Abendua       El Salvadorko San Jacintoko kaleko umeak hartzen dituen zentrorako                    2.4042009    Apirila            El Salvadorreko kaleko haurrak laguntzeko                                                              2.3592009    Iraila              Brasilgo Fortalezako Barra de Ceara auzoko neskatoak laguntzeko                        1.9112009    Azaroa         Paris 365 jangela solidarioa (arropa soilik)                                                                    1842010    Apirila          Ruandako Kabeza eskualdean etxeak eraikitzera bideratuko dira                             2.2002010    Iraila            Iruñeko Paris 365 jangela solidariorako                                                                      2.3022011    Apirila          Ruandako nutrizio zentro batera bideratuko                                                               2.1382011    Azaroa        Argentinako San Fernandoko La Esperanza auzoan hezkuntza proiektu bat            2.1992012    Apirila          Irurtzungo kulturartekotasun programa aurrera egiteko bideratu da ateratakoa.       1.0332012    Lastaila       Hondurasko Tegucigalpako auzo baztertuko 2 eskoletako jangeletarako                  1.2972013    Martxoa       Senegalgo Darou Salamen kontsultategi anbulatorioa zabaltzeko                            1.128*                                                                                                                                                    Guztira: 45.306*6ko afarian aterako den dirua falta da.