Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo Iratxo mendi elkartea buru belarri dabil apirilaren 27an antolatuko duen 24. Sakanako Ibilaldi Handia prestatzen. Ohikoa denez, izena ematen duten mendizaleek bi ibilbide izanen dituzte aukeran: luzea, Hiru Baselizak, San Donato, Aralarko santutegia eta Trinitate ermita lotzen dituena (55,6 km, 3000 m desnibela) eta goizeko 6:00etan abiatuko dena, eta laburra, Gaztelu-Larrazpi (31,2 km, 1150 m desnibela), azken ermitara igotzen ez dena eta goizeko 7:00etan abiatuko dena. Izena ematea zabalik dago www.iratxoelkartea.com web gunean.