Futbolisten bizipenak umorez kontatuta

Guaixe 2013ko apirilaren 12a

Conferencias de un futbolisto bakarrizketa eskainiko du gaur Zuhaitz Gurrutxaga futbolari eta musikariak. Besteak beste Errealeko, Rayo Vallecano eta Real Unioneko jokalari ohia da Gurrutxaga eta bere futbol ibilbidean bizitako benetako anekdotak kontatuko ditu, guztia umore puntu batekin azalduta. Irurtzungo kultur etxean normalena futbolari batek kontatzen ez dituen istorioak azalduko ditu Gurrutxagak bakarrizketan. Bere musika taldearen, Vanpopel-en emanaldietan kantua aldez aurretik umore ikutuarekin azaldu egiten zituen eta jendeak gustuko zituela ohartuta animatu zen Gurrutxaga bakarrizketa egitera.