Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurtengo festak iragarriko dituzten kartelak aukeratzeko lehiaketa antolatu du Irurtzungo Udalak. 23. edizioan edozeinek parte hartu dezake, bi mailetako batean: 14 urte artekoak (150 euroko saria) eta helduenean (400 euroko saria). Lanak orijinalak eta argitaratu gabeak izan behar dute eta guztietan Irurtzungo jaiak uztailak 17-21 julio Fiestas de Irurtzun jarri behar du. Lanak maiatzaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira. Informazio guztia www.irurtzun.es atarian dago.