Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udaberriko Dantza Jaialdia antolatu du Orritzek biharko. Talde antolatzaileetako kideak Hueskako Esplús eta Lasarte-Oriako dantzariekin batera ariko dira. Guztiak herrian barnako kalejira eginen dute 18:00etatik aurrera, eskolatik abiatuta. Hura despeditzean, dantza jaialdia hasiko da. Jaialdiak ondorengo afarian eta Pikuxar euskal txokoko folklore festarekin izanen du segida. Aurreko asteburuan, bestalde, Orritz, Galtzorratz eta Elai-Alai taldeetako dantzariek Iruñeko Folklore Egunean parte hartu zuten, 80 bat dantzari guztira.