Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Trio Palatino Roberto Casadok (txirula), Carlos Secok (biola) eta Sergio Larrionek (gitarra) osatzen dute. Haien doinura Valdik eta Gisellek dantza eginen dute. Astor Piazzolla musikagile argentinar bikainak egindako musika entzutearekin batera, tango dantzaren magiaz gozatzeko aukera da Escena dantza jaialdiak Irurtzunera ekarriko duena igandean. Ikuskizunak, tangoak Argentinan egin duen bilakaeraren berri emanen du: burdeleko musika moduan izandako hasiera haiek, "kafean" edo nightclubetan entzuten zenekoa, hirurogeiko hamarkadan... Doinu bakoitzari dagozkion dantzak eta jantziak erakutsiko dituzte dantzariek.