Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean 2. etapa jokatuko da Irurtzunen, 11:00etanLarunbatean eta igandean jokatuko da Master mailako Nafarroako Itzulia. Tartean, txirrindulari sakandarrak ariko dira. Larunbat goizean, 10:00etan, Monteagudon hasi eta despedituko den 82 km-ko lasterketa jokatuko da, eta arratsaldean 10 km-ko erlojupekoa, Monteagudon. Igandean, Irurtzunek hartuko du bigarren etapa, 11:00etan. Txirrindulariak Izurdiagatik barna Ororbia eta Astrainera helduko dira, gero, Perdongo gaina igo (2. maila), Garesera jo, Girgillano (2. maila) eta Genbe (1. maila) igo eta, atzera ere, Izurdiagako bidea hartzeko, Irurtzungo helmuga helburu (90 km). Asteburuko probakJuniorrek igandean lasterketa dute Lizarran, 10:00etan (83 km). Afizionatuek larunbatean 10:00etan proba dute Lazkaon (130,8 km) eta, igandean, 10:00etan, Duranan (122 km).