Langabeziatik irten eta ekintzaile izateko pausoa

Guaixe 2013ko apirilaren 22a

Azken aldian, langabezia datuek nabarmen egin dute gora. Zifra ilun horietatik urrundu nahian, asko dira haien enpresa sortzea pentsatzen ari direnak. Aldez aurretiko esperientzia, hobbyren bat, ezagutza... horiek oinarrian hartu eta pausoa ematen dute. Auto-enplegua langabeziatik irteteko modua da. Pertsona horiek ez dute pausoa bakarrik ematen, Cederna-Garalurrek, Nafarroako Mendialdeko garapen elkarteak, laguntza eskaintzen baitie ekintzaile izan nahi duten pertsonei. Anima zaitez!Izen-abizenak: Rosa LegarraAdina: 39Auto-enplegua: Psikologia eta lore terapia kontsulta bat muntatu du Irurtzunen. Zerk bultzatu zintuen pauso hau ematera?Psikologia ikasketak egin ditut eta bi elkarketan lanean egon ondoren, langabezian gelditu nintzen eta, ondorioz, kontsulta jartzea erabaki nuen.Nola sortu zitzaizun zehazki enpresa horren ideia?Psikologia asko gustatzen zait. Horretan lan egin nahi nuen eta gainera, nire herrian jarriz gero, ama lanarekin partekatu ahal izango nuen.Enpresa sortzeko zein pauso eman dituzu? Cederna-Garalurrekoekin harremanetan jarri nintzen laguntza eske; etxeko gela bat prestatu nuen; nire izena ezagutzera eman nuen. Baina, nire kasuan, publizitatea baino, ahoz ahoka izan da garrantzitsuagoa ezagutzera emateko.Zein aholku emanen zenioke langabezian dagoenari?Bizitzen ari garen egoera larri honetan, bi gauza egin ditzake langabezian dagoenak: deprimitu edo egoera berri hau aprobetxatu eta gustukoa duen zerbait muntatu.Cederna-Garalurrek zertan lagundu zaitu?Egoera kontutan izanda, haiekin hitz egitera joan nintzen ideia berrien bila, eta jarraitzeko indarra eman zidaten.Lanbide aldaketa handia da zure kasuan...Igeriketa irakasle lana udako lana zen, ikasten nuen bitartean, zeren nire betiko nahia, txikitatik, psikologo moduan lan egitea izan da.