Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lau partida garaipenik gabe egon ondoren, Triman Navarra Xotak hiru puntuak lortu zituen sailkapenean azkena den Puertollanori 2-1 irabazi eta gero. Irurtzungo taldea jaun eta jabe izan zen eta gol aukera ugari izan zituen, baina jaurtiketak zurtoinaren kontra joan ziren bost aldiz. Gainera, Puertollanok modu pasiboan jokatu zuen. 36. minuturako 2-0 aurreratu zen Triman, Jesulitori eta Carlitosi esker. 2-1 gerturatu zen Puertollano, eta hortik aurrera joko pasiboan aritu ziren Puertollanokoak, euren artean paseak egiten arituz. Horrek jokoa mantsotu zuen eta aspergarri bilakatu. Zorionez, garaipenarekin despeditu zen lehia. Partida bukaeran Puertollanokoen jokoa ahoz aho zegoen. "Ni ez naiz inor taldeen jokatzeko modua epaitzeko, baina hau ez da ikuskizun bat, partida ikaragarri bat baizik. Puertollanoren egoera ulertzen dut eta dena errespetatzen dut, baina ez dut konpartitzen" adierazi zuen Imanol Arregi entrenatzaileak. Bartzelona da liderra, 62 punturekin, eta Triman Navarra Xota 6.a da, 41 punturekin. Garaipena lortzeaz gain, Triman Navarra goiko postuetan mantentzen da eta titulua lortzeko play off-etarako sailkatu da. Bi jardunaldi falta dira liga despeditzeko. Asteburuan Fisiomedia Manacorren kontra jokatuko du Triman Navarrak, eta, hurrengo asteburuan, Marfil Santa Coloma hartuko du.