Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Alex Mariñelarena pilotu irurtzundarra bere BMW motorrari azken ukituak ematen dabil, asteburuan Catalunyako Zirkuituan hasiko den Espainiako Abiadura Txapelketan (CEV) ariko baita. Hain zuzen ere hori da pilotu irurtzundarraren helburua, Espainiako Txapelketan lan ona egitea.Moto 2 mailan ariko da irurtzundarra, Targobank Motorsport taldearekin. Babesleak lortzeko lanetan murgilduta ibili dira bera eta bere taldea, eta, azkenik, babesletza lortu du: Concepto, Goya Motorrad eta Marcotransek babestuko dute Targobank Motorsport. Espainiako Abiadura Txapelketak 7 proba izanen ditu eta 7 horietan lehiatuko da Alex, txapelketa lortzeko asmoekin. Iaz debutatu zuen Espainiakoan, Moto 2an. Primerako denboraldia egin zuen Alex Mariñelarenak eta Espainiako Txapelketako goiko postuetan egon zen, baina azken lasterketan erori egin zen eta podiuma egiteko aukera galdu zuen. 5. postuan despeditu zuen CEV txapelketa. Argi zuen aurten Moto 2an jarraitu nahi zuela, txapelketagatik borrokatzeko, eta heldu zaio entrenatutakoa praktikan jartzeko garaia.35 pilotuk eman dute izena igandean Kataluniako Zirkuituan jokatuko den Moto 2 mailan aritzeko, tartean Alex Mariñelarenak. Ostiralean entrenamendu libreak dituzte, larunbatean entrenamendu ofizialak, eta igandean lasterketa (zirkuituari, 4,7 km, 17 itzuli). Ea zortea alde duen irurtzundarrak eta lan ona egiten duen. CEV txapelketaz gain, Munduko Abiadura Txapelketako Jerezeko lasterketan parte hartzea du buruan Mariñelarenak, maiatzaren 5ean. 7 lasterketakEspainiako Abiadura Txapelketak 7 proba ditu: Kataluniako Zirkuitua (apirilak 28), Aragoiko MotorLand (maiatzak 26), Albaceteko Zirkuitua (ekainak 23 eta irailak 8), Nafarroako Zirkuitua (irailak 22), Valentziako Zirkuitua (azaroak 17) eta Jerezeko Zirkuitua (azaroak 24). Juanma OliasBestalde, iaz Espainiako Abiadura Txapelketako Stock Xtreme kategorian aritu zen Juan Mari Olias irurtzundarrak. Babesleen faltan, Espainiako Txapelketako proba guztietan ezingo da aritu irurtzundarra. Hortaz, Zona Norte eta Nafarroako Txapelketan ariko da Olias, eta CEVeko Los Arcoseko eta Alcañizeko probetan. Jakina, babesleak lortuz gero, Espainiako Abiadura Txapelketako proba guztietan arituko litzateke Olias.