Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Espluseko (Hueska) eta Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) dantzariekin batera parte hartu zuten Orritz dantza taldeko kideek Udaberriko Dantza Jaialdian. Irurtzungo kaleetan euren burua kalejiran azaldu ondoren, taula gainean haien dantza trebetasuna erakutsi zuten, frontoira jende asko erakarri zuen jaialdian. Ondoren 3 taldeetako 120 dantzarik eta laguntzailek elkarrekin afaldu zuten eta antolatua zegoen Folklore festarekin gaua luzatu egin zitzaien.