Lagun Arteak 3. mailari eutsi dio

Guaixe 2013ko apirilaren 29a

Lagun Arteak eta Pamplonak husna berdindu zuten larunbatean Lizasoainen jokatutako partidan. Partida aspergarria izan zen, lehen zatian bereziki. Tarte horretan Pamplona izan zen nagusi eta hainbat aukera argi izan zituen, baina ez zuten asmatu. Lagun Arteak ere aukera polita izan zuen atsedenaldia baino lehen baina baloia ez zen sarearen barrura joan. Bigarren zatian bi taldeak parez-pare aritu ziren, baina markagailua ez zen mugitu eta puntu banarekin despeditu zen lehia. 3. mailako liderra Mutilbera da, 74 punturekin. Lagun Arteak 12. Postuan jarraitzen du, 45 punturekin. Igandean Lagun Arteak sailkapenean 6.a den Txantrea hartuko du Zelai Berrin.