Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ohorezko mailako azkenaurreko partidan Manacorrek eta Timanek bina berdindu zuten. Partida bukaeran 2-1 gailentzen ari zen Manacor, baina partida bukatzeko 6 segundo eskas falta zirenean Rafa Usinek berdinketaren gola lortu zuen. Hortaz, garaipeneko zaporea izan zuen berdinketak. Ohorezko mailako sailkapen orokorrean Bartzelona da liderra (62 puntu) eta Triman Navarra 5.a da (42 puntu). Liga despeditzeko jardunaldi baten faltan, Irurtzungo taldea liga titulua erabakitzeko play off-etarako sailkatu da, ligako lehen 8 talde onenek lortzen baitute play off-etara pasatzea. Ligari agur etxeanOstiralean ligako azken partida jokatuko du Triman Navarra Xotak Iruñeko Anaitasuna pabilioian, 21:00etan, sailkapenean 9.a den Marfil Santa Coloma taldearen kontra. Imanol Arregiren mutilek burua play off-etan dute, baina zaleen aurrean garaipena lortuz ospatu nahiko dute ligaren bukaera.