Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Espainiako Abiadura Txapelketa. 1. Lasterketa, Kataluniako ZirkuituaMoto G21.Alejandro Mariñelarena (Targobank Motorsport): 37:16.5162.Roman Ramos (Team Stratos): 37:27.263Alex Mariñelarena pilotu irurtzundarrak (Targobank Motorsport, Suter motorra) primerako hasiera eman dio Espainiako Abiadura Txapelketari. Txapelketako lehen proban, Montmelóko Kataluniako Zirkuituan, garaipena lortu du 20 urteko pilotu gazteak, 15.000 zaleren aurrean. Asteburuan Jerezen ariko da 20 urteko irurtzundarra, Munduko Txapelketarako baliagarria den proban. Kontentu topatu dugu Alex Mariñelarena. Irurtzundarrak sekulako lasterketa egin zuen igandean Montmelón. Espainiako Abiadura Txapelketako Moto 2 kategorian lehiatu zen irurtzundarra, beste 34 piloturekin. Zirkuituari (4,7 km) 17 itzuli eman behar izan zioten pilotuek. Euripean eta bustitako zirkuituan ongi moldatzen dela erakutsi zuen irurtzundarrak. "Taldeak oso lan ona egin du. Zirkuitu bustian ongi moldatu gara, eta nahiz eta aurreko postuetan eroriko ugari egon, lortu dudan abantaila ongi gestionatzen jakin dugu eta garaipena lortu. Oso kontentu nago" adierazi digu Mariñelarenak. Moto 2ko lasterketan euriaren eraginez pilotu askok lurrean bukatu zuten eta 6 pilotu erretiratu egin ziren. 3. itzulian Hafizh Syahrin lurrera joan zen, eta 4. itzulian Juan Solorza eta Guillermo Llano. Ondorioz lehen postuan kokatu zen Irurtzungo gaztea. Atzetik Kenny Noyes zuen, eta honek abiadura handitu zuenean, Mariñelarena estutzeko, hark ere erorikoa izan zuen. "Hortik aurrera genuen aldea ongi gestionatzen jakin genuen. Luze egin zitzaidan proba, tarte gehienean bakarrik egon nintzelako, baina oso kontentu nago txapelketa garaipen batekin hasi dudalako. Honek sekulako morala ematen du eta garrantzitsua da denboraldia ongi hastea. Irabazteak presionatzen ote duen? Ez, inola ere" adierazi digu. Lasterketako itzuli azkarrena irurtzundarrak egin zuen, 9. itzulian (2:09.910). Mariñelarena kontziente da sekulako zortea duela Espainiako Abiadura Txapelketan bigarren urtez aritzeagatik. "Iaz akats asko egin nituen eta hori da erronka, akats horiek ez errepikatzea. Hori da dudan presioa, akatsak ez egitea, hobetzea eta aurrean egotea, Espainiako Txapelketagatik borrokatzen" dio. Espainiako Txapelketako hurrengo proba maiatzaren 26an izango du, Aragoiko MotorLanden. Asteburuan JerezenAsteburuan Jerezen lehiatuko da Alex Mariñelarena, Munduko Txapelketarako baliagarria den proban, gonbidatu bezala. "Helburua ikastea da, lasterketa aprobetxatzea esperientzia lortzeko. Iaz lehenengoz aritu nintzen Mundialean eta argi dago beste mundu bat dela, horregatik esperientzia pilatzea da asmoa" adierazi digu. Noizbait Mundialera salto egiteak ez dio logurarik kentzen. "Nire lehentasuna Espainiako Txapelketan aurrean egotea da, bertan lan ona egitea, zeresana ematea, txapelketan mugitzen diren guztiek zu hobetzeko jarrerarekin ikus zaitzaten. Horrela funtzionatzen du honek. Jerezen aritzea ongi etorriko zaigu, Munduko Txapelketa zer den ikusteko, baina Espainiakoan zentratuta nago. Mundialean aritzea noizbait etorri daiteke, baina Espainiakoan ongi aritzen banaiz eta asko ikasten badut" dio hankak lurrean dituen Alexek. Talde berria2010 urtetik Zaragozan bizi da Alex Mariñelarena eta bertako CNS Motorsport taldearekin dabil. Raul Millan da managerra eta hitz goxoak ditu berarendako. "Hasieratik lagundu nau. Berak du diru-laguntzak eta babesleak lortzeko ardura eta horrek izugarri pozten nau, ni neure prestaketan murgiltzen naizelako. Targobank bankua da gure babesle nagusia eta Targobank Motorsport izena hartu du gure taldeak" azaldu digu. Honda motorra duen Suter motorra erabiltzen du Mariñelarenak. Bera Moto 2 kategorian dabil baina taldeak beste bi pilotu ditu, Stock Xtrem kategorian ari direnak.