Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urte zaharrean, inguru horretan ezagutu zuten elkar Gironako Rusó Salak eta Oskar Estanga gaintzarrak. Azkena lehenaren ahotsarekin liluratuta gelditu eta inguruan elkarrekin kantaldi batzuk egitea otu zitzaion Estangari; baita Salak onartu ere. Hala sortu da gaurko emanaldia eta biharko Lekunberrikoa eta Aldazkoa. Gitarra lagun Estangak emanen ditu aurreneko kantuak, euskaraz. Ondoren Salak hartuko du txanda, gitarra lagun katalanez eta gaztelaniaz kantatzeko. Akaberan biak batera ariko dira eszenatokian. "Esanahiz betetako doinu lasaiak" eskainiko dituzte biek ere. "Zerbait polita eta berezia" eskaini nahi dutela aurreratu digu Estangak.